Ekimena EHPADeko langileentzat pentsatuta dago, beraien egoera fisiko eta mental orokorra hobetzeko helburuarekin. 2016tik, langileek eskatuta, yoga barneratu zen EHPADen, helburutzat bazkalorduko etenaldian erlaxatzeko eta deskonektatzeko une bat eskaintzea eta laneko osasunaren eta bizi-kalitatearen ikuspegi berritzailea txertatzea zuelarik.

EHPAD batean lan egiteak esfortzu fisiko eta zama mental handia dakartza berekin, izan ere, egoiliar gehienek nahasmen kognitiboak eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzte. Hasieran, 45 minutuko YOGA NIDRA (lo egiteko eta hausnartzeko yoga) saioa proposatu zen EHPADen, baina berehala partaideek jarduera aktiboago bat eskatu zuten eta Vinasyara aldatu zen ekimena.

Horren ondorioz, parte-hartzaileek lana eta lan-baldintzak hobetzen zituela balioztatu zuten.

Langileek positibotzat jo zuten ekimena, eta adierazi zuten “yoga egiten dudanetik, ez dut analgesikorik hartzen bizkarreko arazoentzako. Ez dut lanera faltatzeko beharrik”.

Harremanetan jarri al nahi duzu jardunbide egoki honekin? Idatzi ezazu helbide honetara: project@next-care.eu