G.1. Zertan datza arreta eta zaintza ereduen berrikuntzarako zure jardunbide egokiak?
OSASUN-SISTEMAREN ETA GIZARTE-ZERBITZUEN SISTEMAREN ARTEKO KOORDINAZIO-PILOTUA, EGOITZETAKO PERTSONEN ARRETARAKO.
Proiektu hau Birjinetxe Erreferentziazko Eskualde Zentrotik garatu da, eta bertako laguntza-talde espezializatuarekin, honako helburu hauekin:
• Koordinazio, bideratze eta komunikazio mekanismoak artikulatzea honako hauen artean:
• Bizkaiko adinekoen egoitza sarea
- laguntza zentroek (erreferentziazko eskualde-zentroek) eremu honetako egoitzetarako laguntza espezifikoa emango dieten taldeak edukiko dituzte eskuragarri. Bizkaiko Foru Aldundia.
- arlo horretako erreferentziazko ospitale bat.
- lehen mailako arretako sarea osasun-sisteman.
• Laguntza zirkuituak, garatu beharreko funtzioak, zerbitzu ezberdinak eta deribazio-egoerak zehaztea, egoitza-zentroetan bizi diren pertsonei arreta emateko koordinazio soziosanitarioko funtsezko elementu gisa.
• Laguntza eta zaintza behar duten, eta egoitza-zentroetan bizi diren adinekoentzako arreta pertsonalizatzea eta humanizatzea.
• Egoitza-zentroetan bizi diren pertsonen erabakiak eta zaintza ezberdinak aldez aurretik planifikatzen laguntzea, batez ere bizitzaren azken fasean, zaintza sozialak eta sanitarioak elkarri eragiten dioten funtsezko prozesu gisa, izan ere, koordinazio soziosanitario espezifikoa eskatzen du.
• Pertsonengan zentratutako ereduetara jotzea, bi eskubide nagusitan oinarrituta: informazioa jaso eta autonomia baliatzea eta haien zaintzei buruzko erabakiak hartzen parte hartzea.
Helburu horiek bat datoz 2016-2020 aldirako Euskadiko Zaintza Aringarrien Planaren helburuarekin, zeinak pazienteari (pertsonari) eta haren familiari kalitatezko arreta homogeneoa eskaini nahi dion, bai etxean, bai egoitzan edota ospitalean, eta aurrera egitea pertsonek zaintza jasotzeko duten eskubidea bermatzeari dagokionez, baita bizitzaren amaieran ere, nahi duten modu eta lekuan.
G.2. Zer eragin sozial izan du jardunbide egokiak helburutzat izan duen biztanleriarekiko? Zer onura identifikatu ditzakezu?
KOORDINAZIO SOZIOSANITARIOKO ZIRKUITUAK HOBETO EZAGUTZEA ETA ARGITZEA
Proiektua garatu ondoren, bertan parte hartu duten zentroetako profesionalek eta osasun-eragileek koordinazio-zirkuituak hobeto ezagutzen dituztela aitortu dute.
Ebaluatu dutenez, alderdi horretan asko aurreratu da eta elkarlanerako eta elkar ezagutzeko guneak sortzen lagundu du. Alde horretatik, elkarrizketatutako profesional guztiek prozesu konplexua izan arren, ikusitako aurrerapenak oso positiboak direla nabarmendu dute.
• Proiektuan parte hartzen duten egoitza-zentroetako profesionalek 8,41 puntu ematen dizkiote (10etik) ezagutzaren hobekuntzari eta osasun-sistemarekin koordinatzeko zirkuituen argitasunari.
• Osasun-sisteman parte hartzen duten arduradun eta profesionalen kasuan, balorazioa 10etik 7koa da.
• Modu berean, proiektuaren talde eragilean parte hartu duten osasun-sistemako profesional guztiek uste dute beren eremuan koordinazioa hobetzen lagundu dutela.
PROIEKTUAREN INTERES ETA BALORAZIO HANDIA
Osasun-sistemako arduradun eta profesionalen balorazio orokorra, proiektuaren ekimenari dagokionez, 10etik 7,67 da.
• Egoitza-zentroek aitortzen dute, arreta pertsonalizatzeko egiten ari diren bultzadaren esparruan, ekimen honek indartu egiten duela zaintza-eredu berri horren aldeko apustua. Modu berean, beraien ustez, lidergo instituzionalak bi sistemetako profesionalen arteko harremana ahalbidetu du, eta osasun-sistemaren eta gizarte-zerbitzuen sistemaren arteko zaintzaren koordinazioan aurrera egiteko pizgarri bat izan da.
Familiek eta egoiliarrek oso positiboki balioztatu dute proiektuaren garapena; zehazki, 10etik 8,21 punturekin balioztatzen dute ekimena abian jartzea eta 8,80ko batez besteko balorazioa egoitzetan bertan antolatutako Erabaki eta Zaintza Plangintza Aurreratuari buruzko informazio-hitzaldiak.
• Koordinazio soziosanitarioko proiektu honetan erabakien eta zainketen plangintza aurreratuan parte hartzeko erabakia familien kasuan % 15,8k egoiliarrek, eta % 26,3k adostasunez.
• Proiektu honetan parte hartzeko motibazio nagusia, bizitzaren amaieran zainketei buruzko erabakiak hartzeko laguntza izan da, kasuen % 58tan.
• Familiek oso positibotzat jotzen dute zentroan bizi den senitartekoaren inguruko informazio partekatua, hala nola, osasun-egoeraren bilakaeraren egoera posibleei buruzko informazio partekatua. 10etik 8,39 balioztatu dute.
ARRETAREN PERTSONALIZAZIOAN AURRERA EGITEA
Egoitza-zentroetako profesionalen % 95,8k uste du proiektu honetan parte hartzeak hobetu egin duela egoitza-zentroko arretaren pertsonalizazioa.
PROIEKTUA ZABALTZEKO AUKERA
Proiektuan parte hartzen duten osasun-sistemako eragileek oso positibotzat jotzen dute (10etik 9) proiektu hau mantentzea eta egoitza-zentro guztietara edota gainerako osasun erakundeetara hedatze.
G.3. Nola ikusten duzu bizitza-luzetasuneko arretaren etorkizuna? Nola presta gaitezke gu gai hau gero eta garrantzitsuagoa izango den gizartean bizitzeko?
Kontuan hartuta zahartze demografikoak diru-kutxa publikoetan duen eragina -eta gobernu eta herrialde askotan kostuen inguruan sortutako defentsa-politika-, ikuspegi berriek bizitza-luzetasunaren maximizazioarekin lotzen diren aukerak planteatzen dituzte, termino sozial eta ekonomikoetan, bereziki, pertsonek 65 urte bete ondoren.
Argudio ezberdinek egun hazten ari den biztanleria talde honen balio ekonomikoa aitortzen dute eta baita lan-bizitzaren diseinua berritzea defendatu. Gainera, haren luzatzea sustatzen dute rol malguen aldeko apustuaren bidez, (adibidez, profesionalak ez diren zainketak beren gain hartzeko beharra); gaineralangileen produktibitatea erretiro-adinetik harago sustatzea, etengabeko ikaskuntza sustatzea, giza baliabideen politiken egokitzapena sustatzea eta teknologia berriak sartzea (eta lan-indarraren beharrezko gaikuntza) ere defendatzen dute, eta baita y 65 urtetik gorako pertsonen partaidetza soziala eta ekarpen ekonomikoak ahalik eta denbora luzeenean bermatzeko aukera emango duten osasun-inbertsioak garatzea.
Azken batean, osasuna maximizatzen eta biztanleriaren zati handi baten autonomia-galeraren ondorioak minimizatzen/atzeratzen saiatzen diren proposamenak dira, langileen eta kontsumitzaileen estatusa luzaroago manten dezaten, boluntario-lanak egiten jarraitzen duten bitartean… eta hori guztia ondasunen eta zerbitzuen kontsumo-maila bat bermatuz.
Bilakaera horrek iraupen luzeko zaintza-eredu berri batera eramango gaitu.
Zahartzearekin batera maiz gertatzen diren narriadura fisikoa eta/edo kognitiboa, multimorbilitatea eta hauskortasuna, adin jakin batetik aurrera, funtsezko elementuak dira, baina iraupen luzerako zaintzaren beharra bizi-zikloaren une ezberdinetan planteatzen dira.
Mendekotasuna, desgaitasuna eta gaixotasun larriak edo degeneratiboak bizitzan zehar agertzen direnean hauek nola zaindu daitezkeen planteatzea erronka handienetako bat da, baina ezinbestekoa da ikuspegi guztietatik iraupen luzerako zaintza-ekosistema jasangarria eraiki eta finkatzeko.
Bizitza-luzetasunaren arrakastak bizi-kalitatearekin batera joan behar du. Horretarako funtsezko faktore bat mendekotasunaren prebentzioa eta autonomiaren sustapena dira, eta beste bat zaintzak jasotzeko aukeran (kantitatean eta kalitatean) beren ongizatea bermatzeko laguntza behar duten pertsonen aldetik, autonomia galdu ahala eta mendekotasun eta/edo desgaitasun mailak garatu ahala.
Ildo horretan, beharrezkoa da sortzen diren zaintza sareak edo ekosistemak honako ezaugarri hauek betetzea:
– unibertsaltasunaren eta erantzukizun publikoaren printzipioak betetzea, gizarte, osasun eta hezkuntza zaintzari lotutako sistema publikoa osatzen duten arauek aitortzen dituztenak, edo bestela, Interes Orokorreko Gizarte Zerbitzuei lotutakoak.
– lau sektoreen (familiak/komunitateak, hirugarren sektore soziala eta sanitarioa, enpresak, sektore publikoa) lankidetza artikulatzea, behar soziosanitarioak asetzeko, erantzukizun publikoko katalogoetan sartutako prestazio eta zerbitzuez gain, baita prestazio eta zerbitzu horien horniduran ere, eremu bakoitzeko araudi espezifikoaren arabera (osasuna, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza).
Zaintza-eredu tradizionalaren krisiak etxeko/familiako eremuetan egiten diren zaintza ezberdinen etengabeko krisia bizi du (etxeko zaintza ez-profesionalak, telelaguntza zerbitzuak eta/edo etxeko beste arreta-zerbitzu batzuk). Testuinguru honetan, etxetik hurbil dagoen ingurune komunitarioa (eguneko arreta-zerbitzuak, eguneko eta gaueko zentroak, etab.) eta zaintza instituzionalizatuak (egoitza-ostatuak) egungo testuinguru soziodemografikoan, zaintza-lanak gorazko joeran azten ari diren eskari bat izanik- zaintzaile potentzialen kopuruak behera egin duen bitartean-, eta belaunaldiarteko auzia erronka bat bihurtzen dira.