P.1. Zure ustez, zein da zure gobernuaren ardatz nagusia bizitza-luzetasunean dituen zaintza-politiken inguruan?

Ardatz nagusia arreta ereduaren aldaketa ematea da, erdigunean pertsonak jartzen dituen arreta eredu batera eraldatuz; pertsona hauen autonomia eta nahiak lehenestea, baita  nolako laguntza mota jaso nahi duten hala behar dutenean. Eraldaketa honek zerbitzu guztiei eragiten diete (bai komunitate eta baita egoitza zerbitzuei) eta baita inplikatutako pertsona guztiei (kudeatzaileak, zuzeneko arreta profesionalak eta senideak).

Era berean, guretzat garrantzitsuena komunitate zerbitzuak eta gertutasuna bultzatzea dira, hala nahi duten pertsona guztiek beren etxeetan edota hurbileko komunitate guneetan jarrai dezaten: telelaguntza zerbitzuak, etxez etxeko laguntza zerbitzuak, autonomia sustatzeko programak, eguneko zentroak, etxez etxeko janari eta garbitoki zerbitzuak, konpainia zerbitzuak, jubilotekak, garraio egokitua, jarduera fisikoko programak eta asoziazionismoa eta adinekoen parte-hartzea sustatzen duten programak.

Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaigu herritar guztien erantzunkidetasunean lan egitea administrazio publikoa, gizarte-erakundeak, auzoetako auzo-egiturak, familiak eta, oro har, herritarrak), zaintzaren garrantzian sentsibilizatuz gizaki ororen berezko funtzioa den aldetik, eta “zaintza onean” zuzenago inplikatutako pertsonak trebatzea. Hori lortzeko, zaintzaren aldeko Foru-Itun bat sinatu da, eta Iruñeako hainbat herri eta auzotan adinekoei laguntzeko sareak sortzen ari dira. Era berean, zahartze aktibo eta osasuntsu baterako estrategia berritzeko lanean ari gara.

P.2. Nola koordinatzen dira osasun-politikak gizarte-politikekin? Non daude oztopoak eta non sinergiak?

Sail bakoitzean (Osasun eta Gizarte Eskubide, Ekonomia Sozial eta Emplegu sailetan) koordinazio soziosanitarioko egitura bat dago. Haren helburua, zehazki, politika bateratuak garatzeko beharrezkoak diren koordinazio-mekanismoak ezartzea da, arreta hori behar duten pertsonei hala eman ahal izateko. Egitura horien arduradunez gain, koordinazio-mahai egonkor espezifikoak daude eremu jakin batzuetan, hala nola arreta goiztiarrean (non Hezkuntza Sailak ere esku hartzen duen), osasun mentala, psikogeriatria eta haurtzaroa (azken horretan Hezkuntza Sailaren eta beste sail batzuen inplikazioarekin).

 Halaber, koordinazio-espazio espezifikoak gaitzen dira zerbitzu zehatzak optimizatzeko, hala nola telelaguntza-zerbitzua. Osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arlo askotan haurtzaro sareak daude, eta bi sailek arreta-estrategiak eta jardueren erantzukizuna partekatzen dituzte bertan.

Zehazki adineko pertsonen arloan, gainera beste bi lan-eremu daude garapenean: bata, gizarte eta osasun behar konplexuak dituzten pertsonei arreta integratua emateko programa soziosanitarioa, Foru Komunitateko lurraldearen oinarrizko hiru eremutan hedatu dena, eta bestea, egoitza-zentroetan osasun arreta koordinatzeko lan-mahaia.

Oztopoak nagusiki bi sistemen (sanitario eta sozial) konfigurazio, garapen eta medio ezberdinetatik sortzen dira, sistema bakoitzaren baliabideak elkar ez ezagutzetik eta pertsonen premien aurrean sistemen premiei eta antolamenduari lehentasuna ematen dieten lan-ereduen iraunkortasunetik. Sinergiak, argi eta garbi onartuta modu integratu batean lan egin behar dela pertsonen onurarako eta zaintzaren optimizazio eta jasangarritasunerako.

P.3. Zer garrantzi du NEXT CARE bezalako estrategia bat sortzeak euro-eskualdean? Zertan lagunduko dio horrek zure erakundeari?

NEXT CAREk planteatutako estrategiak arrakasta izan duten zaintzaren arloko esperientziak partekatzeko aukera ematen du, jadanik frogatuta dauden esperientziak elkarri hurbiltzeko eta beste eskualde batzuetan duten eragina eta egokigarritasuna eztabaidatzeko. Horretaz gain, bakoitzaren testuingurua kontuan hartuz eta dagozkion zuzenketak sartuz modu honetan, gainditu diren zailtasunak aurreratuz. Iraupen luzerako diren zaintzak hobetzen dituzten esku-hartze ereduak edukitzea eta biztanleriaren zahartzeak planteatzen dizkigun erronka ugarietako batzuei erantzun ahal izatea.