Jardunaldian zehar, NAEN (Euskadi, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitania) Euroeskualdeko politika soziosanitarioei buruzko ikerketa konparatuaren aurrerapen bat aurkeztuko da, eta baita Bizitza-luzetasuneko Berrikuntzaren Gida ere, biak topaketa sustatzen duen Europako proiektuaren esparruan garatuak.

Gasteiz, 2023ko azaroaren.

NEXT-CARE II. Topaketa: Bizitza-luzetasuneko Berrikuntza, Politikak, Tresnak eta Etorkizunak’, azaroaren 28an izango da, FICOBAn (Irun) eta ehun agente inguru bilduko ditu, NAEN Euroeskualdetik (Euskadi, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitania) datozen sektorekoak. Bertaratutakoen artean, ikertzaileak eta adituak egongo dira, arlo mediko-sozialeko profesionalez gain, baita gizarte eta osasun politiken kudeatzaileak eta etxeko zaintzarekin, egoitzekin eta zainketa komunitarioekin lotutako erakundeen (sozialak eta pribatuak) kudeatzaileak ere.

Jardunaldian zehar, NAEN euroeskualdeko politika soziosanitarioei buruzko ikerketa  konparatuaren eta Bizitza-luzetasuneko Berrikuntzaren Gidaren aurrerapen bat aurkeztuko da.

NAEN euroeskualdeko politika soziosanitarioen azterketa konparatuaren kasuan, lehen aldiz erakutsiko dira Akitania Berrian, Euskadin eta Nafarroan garatutako koordinazio soziosanitarioaren ekimenen mapaketaren emaitzak, osasun-arloaren eta gizarte-zerbitzuen arloaren artean elkartzeko eta bat egiteko gune bat sortzea bilatzen dutenak, aldi berean osasun eta gizarte-arreta koordinatua eta jarraitutasun printzipio egokitua behar duten adinekoen premiei modu egokian erantzuteko. Guztira, NAEN Euroeskualdean ezarritako jardunbide egokien 21 esperientzia identifikatu dira.

Bizitza-luzetasuneko Berrikuntzaren Gida, bestalde, NEXT-CARE proiektuaren produktu bat da, eta Bizitza-luzetasuneko Berrikuntzaren eredu bat eskaintzen du. Eredu horrek etxeko arretaren eta zaintzaren, egoitza-zentroen eta Euskadiko, Nafarroako, Akitania Berriko eta Okzitaniako zainketa komunitarioen berrikuntza esperientzia berrien prozesu berritzaileak egituratzen eta sistematizatzen ditu

Gidak, besteak beste, Bizitza-luzetasuneko Berrikuntza Ereduaren proposamen bat jasotzen du, 5 prozesutan eta 17 jardueratan egituratua, NAEN Euroeskualdeko bizitza-luzetasuneko berrikuntzaren jardunbide egokiak barne.

Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak emango dio hasiera topaketari. Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak. Eusko Jaurlaritza, Marian Olabarrieta eta “Bizitza-luzetasunaren etorkizuna soziala al da?” izenpetutako inaugurazio-hitzaldia egongo da, Olivier Frezeten eskutik, DomCare eta Service Polyvalent d’Aide et de Soins A Domicile de la Maison de Santé Protestante Bordeaux Bagatelle-ren zuzendaria dena.

Sektorean 30 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, eta esperientzia teknikoa eta ikerketa bateratzen dituen profila izanik, Frezetek bizitza-luzetasunaren zainketa ezberdinei helduko die gizarte-politiken ikuspegitik, eta bizitza-luzetasuna arazo sozial bat dela adieraziko du, eta ez soilik osasun-arazo bat, alderdi eztabaidagarria baita, gaiak era askotara jorratzen direlako.

Programak mahai-inguru bat ere izango du, “Bizitza-luzetasuneko politikak: erronkak eta etorkizuna” izenekoa, eta bertan parte hartuko dute: José Antonio de la Rica, Arreta Soziosanitarioko zuzendaria, Osasun Saila (Euskadi), Inés Francés, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari gerentea (Nafarroa); Frederic Bousquet, Adinekoen eta Mendekotasuna duten Pertsonen Autonomia Saileko zuzendaria (Okzitania); eta, Olivier Frezet-ek.

Jardunaldian beste alderdi batzuk jorratuko dira, hala nola zahartzearen fenomenoak ongizate eta zaintza sistemetan duen eragina eta nola erantzun kudeaketaren zein herritarren ikuspegitik sortzen diren beharrei eta eskaerei.

Programa osoa hurrengo estekan kontsulta daiteke, oraindik posible da izena ematea formulario hau beteta.

NEXT-CARE proiektua (https://www.next-care.eu/)

Bizitza-luzetasuneko Berrikuntzaren Euro-Polo Proiektuak (NEXT CARE), Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila – Eusko Jaurlaritza) zuzenduta eta Next Generation funtsen bidez finantzatuta, mugaz gaindiko ezagutza eta ikaskuntza gune bat bultzatzeko helburu orokorra du, Euskadi, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeetan berrikuntza eta bizitza-luzetasuneko politika publikoak bultzatzeko.

Proiektuaren onuradun nagusiak hauskortasun eta mendetasun egoeran dauden adinekoak eta arlo mediko-sozialeko profesionalak dira; baita gizarte eta osasun politiken kudeatzaileak, eta etxeko zaintzarekin, egoitzekin eta zainketa komunitarioekin lotutako erakundeen (sozialak eta pribatuak) kudeatzaileak.

NEXT-CARE proiektuak planteatzen dituen ekintza zehatzen artean, honako hauek daude:

  1. NEXT-CARE sare bat sortzea bizitza-luzetasuneko berrikuntzan, NEXT CARE eskualdeetako bizitza-luzetasuneko berrikuntzaren jardunbide egokien mapak eginez eta Mugaz Gaindiko Ikaskuntza sareak garatuz, mintegi/webinar eta ikasketa bisitak eginez.
  2. NEXT CARE Etorkizunen Behatokia sortzea, NEXT CARE eskualdeetako politika eta esperientzia berritzaileei buruzko azterketa konparatuak egiten dituena joerak aztertzen eta eskualde horietako bizitza-luzetasunaren etorkizunen prospektiba eta diseinu azterlanak egiten.
  3. Emaitzak komunikatzeko eta zabaltzeko lan handia egiten du, mugaz gaindiko topaketen eta mintegien bidez.