
Guztira hiru mintegi bilduko dituen ziklo honetan bigarrena izango da, eta oraingoan, Andoni Zulaika Arriaga aditua izango da bertan. Ondoren, parte-hartzaileekin tailer bat egingo da, zaintza komunitarioko sareen euskarri eta dinamizaziorako zerbitzu berritzaileak diseinatzeko helburuarekin.
2025eko maiatzaren 23an.
Bizitza-Luzetasunerako Berrikuntzaren Euro-Polo Proiektuak (NEXT-CARE), Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzak (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Eusko Jaurlaritzako Saila) zuzendua dagoena eta Next Generation funtsen bitartez finantzatuta dagoena, maiatzaren 28an bigarren on-line mintegia ospatuko du, zaintza komunitarioko ereduei zuzenduta. Jardunaldiak sektoreko honetako profesionalak bilduko ditu berriro ere, politika publikoen kudeatzaileak eta mendekotasuna artatzen adituak, hain zuzen. Kasu honetan, helburua estrategia berritzaileak aztertzea izango da, Euskadiko, Nafarroako, Akitania Berriko eta Okzitaniako laguntza komunitarioko sareen euskarri eta dinamizazioko zerbitzu berritzaileen arloan.
Oraingo honetan, Andoni Zulaika Arriaga adituak parte hartuko du. Laguntza komunitarioko sareen joerak aztertuko ditu, eta erronka eta jardunbide egoki nagusietako batzuk azalduko ditu, mintegiaren bigarren zatiaren sarrerako edukia dinamikoagoa izan dadin. Bigarren zati honetan parte-hartzaileak taldetan banatuko dira, tailer batean parte hartzeko. Tailer horretan, guztion artean, zaintza komunitarioaren arloko zerbitzuak aztertuko dira, ikuspegi berritzaile batetik. Lehen mintegian egin zen bezala, ondorioak parte-hartzaileei bidaliko zaizkie eta proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai.
Mintegia 10.00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du, online formatuan. Sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Parte hartu nahi dutenek honako esteka honetan eman dezakete izena:
https://us02web.zoom.us/webinar/register/WN_1lRzsYBzSXuWFWCjvUJBqA
NEXT-CARE proiektua(https://www.next-care.eu/)
Bizitza-Luzetasunerako Berrikuntzaren Euro-Polo Proiektuak (NEXT-CARE), Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzak (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Eusko Jaurlaritzako Saila) zuzendua dagoenak eta Next Generation funtsen bitartez finantzatuta dagoenak, mugaz gaindiko ezagutza eta ikaskuntza-espazio bat bultzatzeko helburu orokorra du, bizitza-luzetasunean berrikuntza eta politika publikoak bultzatzeko Euskadi, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitanian.
Proiektuaren onuradun nagusiak mendekotasun-egoeran dauden adinekoak, arlo soziosanitarioko profesionalak, gizarte eta osasun-politiken kudeatzaileak, eta etxez etxeko zaintzaileei, egoitza-zentroei eta zaintza komunitarioei lotutako erakundeen (sozialak eta pribatuak) kudeatzaileak dira.
NEXT-CARE proiektuak planteatzen dituen ekintza zehatzen artean hauek nabarmentzen dira:
- NEXT CARE eskualdeetan bizitza-luzetasuna berritzeko NEXT-CARE Sarea sortzea, bizitza-luzetasuna berritzeko jardunbide egokien mapak eginez eta mugaz gaindiko ikaskuntza-sareak garatuz, baita mintegiak eta ikaskuntza bisitak eginez.
- Etorkizuneko NEXT CARE Behatokia sortzea, NEXT CARE eskualdeetako politika eta esperientzia berritzaileei buruzko azterketa konparatuak egiteko, joerak aztertzeko eta eskualde horietako bizitza-luzetasunaren etorkizuneko diseinuaren inguruko azterlanak egiteko.
- Emaitzak komunikatzeko eta zabaltzeko lan sutsua egitea mugaz gaindiko topaketa eta mintegien bidez.
Harremanetarako: project@next-care.eu